XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere obra bûrûtûrik
Pette Beretter zen ûtzûli
Bere Nabarra maitiala
Ezpata saintiareki.

Lizarrako eliza-nausin
Ezpata zian pausatû
Han jakin zer lazkeriak
Nabarran ziren jokhatû.

Bere familia zila
Gisa hortan ere galdû.
Kastillako erregentzat
Maleziatan zen sarthû.

Armada bat planta eta
Ziberua zin libratû
Baiona eta Iruñatik
Kastillanuak uxutû.

François Premier-en armadan
Hortarik landa sarthû zen
Eta Pavie-n harekilan
Preso hartûrik izan zen.

Hantik ezkapi eta zen
Napoliarat jokhatû
Bena eritarzûn latz batek
Zeitzon lagûnak oro zenthû.

Bera eritûrik beitzen
Eta indarrak juanik
Berriz presuner izan zen
Kastillanuek eginik.

Fernando errege tzarrak
Faltsûki zin phozuatû
Beretter-en ixtoria
Hola trixteki ûrhentû.

Bena denbora beitua
Eta ziek debeiatzen
Lagûnak ûtziren dûtût
Ixtoria horren jokatzen.